martes, 27 de octubre de 2009

Informazioaren Gizartea!!!



Ikusgarria benetan bideo hau!!Bideo hau zertaz doan kontatuko dizuet eta ondoren nire iritzia edo gogoeta egingo dut.Antziñako aroan gizakiak denboraren neurketa,prozesu ziklikoen bidez neurtzen zuten, nahiz eta denboraren kontzeptua ez arduratu garai haietan.

Erdi Aroan, erlojuak sortzen hasi ziren baina ez eskumuturrean jartzeko erlojuak, baizik eta elizetan jartzeko erloju erraldoiak, kanpaien bidez zein ordu zen adierazten zuten horietakoak, gaur eguneko gizartean ere ikusgarri daudenak.

70.hamarkadaren erdialdean, teknologi berrien aurrerapausuak ordenagailuen boom-ari eman zioten lehentasuna, etorkizun digitalaren hasiera delarik.Digitaltasun honekin, sare paradigma sortzen da, hau da, informazioren trukaketa.

90.hamarkadaren hasieran, Peter Drakerrek sozietatearen ezagutzaren nozioa argitara ateratzen du, lanari, kapitalari eta lurrari garrantzia kentzen zaielarik,jendearen informazio trukaketari lehentasuna emanez.

Informazioaren bigarren iraultza bateri ere hasiera ematen zaio, baina nola? Jendearen arteko komunikazioa sare baten bidez emanez. Baina honi ez zaio iraultza teknologikoa deitzen baizik eta kontzeptuen iraultza, laister batean sare horren bidez jasotako informazioa interpretatu beharko dugu eta horrek gure eguneroko bizitzan eragina izango du, bai gure jarreran baita gure gidaritzapean.

Bideo hau ikusten egon naizen heinean, argirik, urik gabeko arotik gaur egungo arora zer nolako aurrerapausuak egin ditugun argi geratu zait, baina aurrerapusu hauek egunetik egunera gehitzen doaz, nora arte??Gizakia robota bihurtu arte??Nire baitan edo nire iritziz, mende batzuk barru, gizakia robota bezalakoa izango da, hau diot, internet mundu honek lehen aipatu den bezala gizakiaren jarreran eragin nabarmena izango du, azkenean gizakiaren zerebeloa sare teknologiko bat izango delarik, hitz batean esateko lehen aipatu dudan bezala robota!!!

lunes, 19 de octubre de 2009

Tim O`Reilly Jauna!!!


Tim O`Reilly Jauna!!!
Tim O´Reilly 1954an Irlandan jaiotako O´Reilly mediaren fundatzailea eta presidentea dugu. Ospetsua den gizon honek, askeduna den softwar-aren bultzatzaile indartsua izateaz gain, Web 2.0 kontzeptuaren autorea ere bada.
Gizon Irlandar hau, gaur egungo gizartean ospetsua edo ezaguna da, internet munduan aurrerapausuak ematearen bultzatzailetariko bat dugulako eta baita, Web 2.0 famatua den orrialdearen bultzatzaile eta egilea delako.
Egia esan behar badut, nik ez neukan gizon honen berririk eta orain kalean edo beste nonbait entzuten badut badakit Web 2.0 orrialdearen egilea dela. Beraz ni bezala ez duzuenok Tim O´Reilly ezagutzen badakizue nire irunzkin txiki honen bidez nor den.

martes, 6 de octubre de 2009

Web 2.0-ri buruzko iruzkiña

Bideoa hau ikusten egon naizen heinean, gero eta harrituagoa geratu naiz gizarte honek zer nolako aurrerapusuak eman dituen. Gizartea aurrera joan den heinean, interneten mundu hau ere aurrera joan da, esaterako, web 1.0- tik web 2.0ra salto egin dugu, azkenengo honek aukera zabalagoa eskaintzen digularik eta abantaila gehiago.
Baina mundu honetan aurrera egiteak edo egunetik egunera web orrialdetan aurrerapausuak egiteak,gizakiarentzako ona izango denaren galdera sortzen zait. Alde batetik, ona bai izango da, liburu, errebista edo beste zerbaitetan aurkitu ezin dugun hori interneten minutu batean aurkituta daukagulako.Baina bestalde, askotan pentsatzen dudan bezala, laister batean lagunekin kafe bat hartu eta eguneroko gorabeherak desagertu egingo dira eta mantetzen diren elkarrizketa horiek interneten bidez egingo dira. Hau pentsatzen egoten naizen bakoitzean, gizaki bakoitza bere ordenagailuarekin leku batean egongo delaren irudia etortzen zait. Bai, interneten bidez besteekin komunikatzen zara baina pantaila baten bidez komunikatzen zara, guztiz desatzegiña.
Interneten aurkitu daitezken web orrialde horiek beraien jabeak dituzte azkenean zu ere web orrialde horren jabe bihurtzen zarelarik, esaterako, tuentia, bloga edo facebook-a. Orrialde hauek aurrera egingo dute, diru-iturria delako eta nahiz eta web orrialde bat diseinatzen utzi, beste gizaki bat agertuko da beste web orrialde bat diseinatzen, etengabekoa izango delarik.
Beraz, konklusio bezala eta nire inpresioan sartuz, hitz batean laburbilduko nuke inpresio hau, teknologia mundua. Hau diot, teknologia munduan bizi garelako eta bizitzen jarraituko dugulako eta bideo hori ikusi dudan bitartean, ikusi dut internet, gehiago zehaztuz web orrialdeak, beti egongo direla bizirik, atzera edo aurrera eginez, beti izango dugula zerbait berria ezagutzeko aukera eta askotan betebeharra ere.

lunes, 5 de octubre de 2009

SARRERA


Egunon danori!!
Gaur "Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak" irakasgaian blog bat egiten ikasi dugu. Blog hau beste ikaskideekin komunikatzeko eta lan ugari sartzeko baliagarria izango zaigu, beraz espero erabilera ematea.Bueno lagunak ba izango duzue nire berri blog honen bidez!!!Hurrengora arte!!
Erika