martes, 27 de octubre de 2009

Informazioaren Gizartea!!!



Ikusgarria benetan bideo hau!!Bideo hau zertaz doan kontatuko dizuet eta ondoren nire iritzia edo gogoeta egingo dut.Antziñako aroan gizakiak denboraren neurketa,prozesu ziklikoen bidez neurtzen zuten, nahiz eta denboraren kontzeptua ez arduratu garai haietan.

Erdi Aroan, erlojuak sortzen hasi ziren baina ez eskumuturrean jartzeko erlojuak, baizik eta elizetan jartzeko erloju erraldoiak, kanpaien bidez zein ordu zen adierazten zuten horietakoak, gaur eguneko gizartean ere ikusgarri daudenak.

70.hamarkadaren erdialdean, teknologi berrien aurrerapausuak ordenagailuen boom-ari eman zioten lehentasuna, etorkizun digitalaren hasiera delarik.Digitaltasun honekin, sare paradigma sortzen da, hau da, informazioren trukaketa.

90.hamarkadaren hasieran, Peter Drakerrek sozietatearen ezagutzaren nozioa argitara ateratzen du, lanari, kapitalari eta lurrari garrantzia kentzen zaielarik,jendearen informazio trukaketari lehentasuna emanez.

Informazioaren bigarren iraultza bateri ere hasiera ematen zaio, baina nola? Jendearen arteko komunikazioa sare baten bidez emanez. Baina honi ez zaio iraultza teknologikoa deitzen baizik eta kontzeptuen iraultza, laister batean sare horren bidez jasotako informazioa interpretatu beharko dugu eta horrek gure eguneroko bizitzan eragina izango du, bai gure jarreran baita gure gidaritzapean.

Bideo hau ikusten egon naizen heinean, argirik, urik gabeko arotik gaur egungo arora zer nolako aurrerapausuak egin ditugun argi geratu zait, baina aurrerapusu hauek egunetik egunera gehitzen doaz, nora arte??Gizakia robota bihurtu arte??Nire baitan edo nire iritziz, mende batzuk barru, gizakia robota bezalakoa izango da, hau diot, internet mundu honek lehen aipatu den bezala gizakiaren jarreran eragin nabarmena izango du, azkenean gizakiaren zerebeloa sare teknologiko bat izango delarik, hitz batean esateko lehen aipatu dudan bezala robota!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario