martes, 6 de octubre de 2009

Web 2.0-ri buruzko iruzkiña

Bideoa hau ikusten egon naizen heinean, gero eta harrituagoa geratu naiz gizarte honek zer nolako aurrerapusuak eman dituen. Gizartea aurrera joan den heinean, interneten mundu hau ere aurrera joan da, esaterako, web 1.0- tik web 2.0ra salto egin dugu, azkenengo honek aukera zabalagoa eskaintzen digularik eta abantaila gehiago.
Baina mundu honetan aurrera egiteak edo egunetik egunera web orrialdetan aurrerapausuak egiteak,gizakiarentzako ona izango denaren galdera sortzen zait. Alde batetik, ona bai izango da, liburu, errebista edo beste zerbaitetan aurkitu ezin dugun hori interneten minutu batean aurkituta daukagulako.Baina bestalde, askotan pentsatzen dudan bezala, laister batean lagunekin kafe bat hartu eta eguneroko gorabeherak desagertu egingo dira eta mantetzen diren elkarrizketa horiek interneten bidez egingo dira. Hau pentsatzen egoten naizen bakoitzean, gizaki bakoitza bere ordenagailuarekin leku batean egongo delaren irudia etortzen zait. Bai, interneten bidez besteekin komunikatzen zara baina pantaila baten bidez komunikatzen zara, guztiz desatzegiña.
Interneten aurkitu daitezken web orrialde horiek beraien jabeak dituzte azkenean zu ere web orrialde horren jabe bihurtzen zarelarik, esaterako, tuentia, bloga edo facebook-a. Orrialde hauek aurrera egingo dute, diru-iturria delako eta nahiz eta web orrialde bat diseinatzen utzi, beste gizaki bat agertuko da beste web orrialde bat diseinatzen, etengabekoa izango delarik.
Beraz, konklusio bezala eta nire inpresioan sartuz, hitz batean laburbilduko nuke inpresio hau, teknologia mundua. Hau diot, teknologia munduan bizi garelako eta bizitzen jarraituko dugulako eta bideo hori ikusi dudan bitartean, ikusi dut internet, gehiago zehaztuz web orrialdeak, beti egongo direla bizirik, atzera edo aurrera eginez, beti izango dugula zerbait berria ezagutzeko aukera eta askotan betebeharra ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario