jueves, 5 de noviembre de 2009

PROMETEUS BIDEOA!!



Prometeus bideo hau, teknologia munduan egon diren, dauden eta egongo diren aurrerapenei buruzkoa da. Hau, interneten munduarekin asten da martxan, internet horretan edo komunikabide horretan ere aurrerapausu nabariak eman direlarik.

Atentzioa gehien deitudan zatiak, urtetik urtera egingo diren aurrerapusuak izan dira, hau da, 2011. urtean publizitatearen inbertsioa interneten egingo da, diario elektronikoak bakoitzak bere orrialdea izango du...2015.urtean, diario hauek eta telebistak desagertu egingo dira eta 2020.urtean mundu hau birtuala izango da.

Hiru urte data horiek atentzioa deitu didate, sekulako aurrepausua egiten delako 4-5 urteren barruan, orain eskuragarri ditugun, egunkari, errebista edo eta telebistak laster batean desagertu eta guztia ordenagailu baten bidez egin beharko izango dugularik. Egunetik egunera aurrerapen nabariak daude mundu internetiko honetan, baina askotan pentsatzen jartzen naiz eta larregia ere badela deritzot. Larregiarekin batera, hain ona ere ez gizakiarentzat. Hau diot, gizakiarentzat zoramena izan behar delako egunetik-egunera teknologia berriak ikasten egoteak, are gehiago ni bezala, arkatza eta boligrafoaz idaztera ohituta daudenak eta ez ordenagailuen bidez edota liburuen erabilera nagusitzen zenean, ez orain google jarri behar duzuna eta tita batean eskuragarri daukazularik.

Egia esateko, nahiz eta niri era tradizionala gehiago gustatu zeren teknologia berrietan eguneratuta egon behar zara, lanean asten naizenean nire eginbeharretako bat teknologia berriaren ezagutza gehiago nagusitzea izango da, zeren gaur eguneko haurrak hauetara oso murgilduta daude. Beraz etorkizunean, gizarte honen aurrerapausuekin atentuz egon nai badut, orain baino gehiago usnatu beharko dut interneten munduan.Bideo honen amaieran esaten den bezala, "esperientzia da egiazko errealitatea".

No hay comentarios:

Publicar un comentario