lunes, 9 de noviembre de 2009

BLOG-AREN ERABILERA IRAKASKUNTZAN!!!

Blog-a hitza, Hezkuntzari Aplikatutako Teknologia Berriak irakasgaira heldu orduko, entzuna izan dut, bakarrik entzuna. Blog-ari erabilera ematen hasi garenean, irakaskuntzan ere bere erabilera daukala ohartu naiz. Erabileraz gain,beste ikastetxe edo irakasleekin komunikatzeko modu bat dela uste dut.

Blog-ean gauza asko eta asko sartu ditzakezu, gizartean ezezagunak diren pertsonentzako, ezagunak bihurtuz. Kasu honetan, irakaskuntzan eta nire etorkizuna izango den haur-hezkuntzan hain zuzen ere, irakasleen artean informazio interesgarria elkartrukatzeko modu egokia dela deritzot.

Haur-Hezkuntzan gehiago sakonduz, erabilera ona eman diezaiokegu are gehiago aipatutako edo aholkatutako web orrialdeak bisitatu ostean. Hau diot, irakasle batek zerbait landu behar badu kurtso osoan zehar, esaterako gorputz atalen saila,beste ikastetxeek edo beste irakasleek hau lantzeko erabili dituzten metodo ezberdinen berri eduki dezakete, momentu batean zailtasun hori besteen eredua eskuragarri izanda, erreztasun bihurtzen delarik.Honekin batera, beste hainbat informazio elkartrutakatu dezakete, bideoen bidez are ere argiago geratzen zaielarik.

Beraz,blog-ak bere garrantzia baduela Haur-Hezkuntzan uste dut, irakasleentzako eta baita ikastetxeentzako, beste eskolek erabiltzen dituzten ereduak eskuragarri izatea abantaila bat delako.

Bukatzeko esan, ni neuk ahal izanez gero bai erabiliko dudala blog-a beste irakasle edo ikastetxe batzuekin komunikatzeko. Azken finean, programazioa burutu behar badut, besteen laguntzarekin eta ereduekin errazago aterako nuke aurrera!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario