jueves, 26 de noviembre de 2009

Konpetentzia digitalari buruzko iruzkiña!!!



Bi bideo hauek ikusi ditudan heinean, batak bestarekin lotura bat daukalaren konklusiora iritsi naiz.

Lehenengo ikusi dudana, youtubekoa da eta honek gure munduan dagoen, berotasun globaren gaineko gaiari buruzko irudia eman duelarik.

Bigarren ikusi dudanak, Tiscar Lara izeneko emakume batek eman duenaren hitzaldiaren gainekoa izan da. Tiscar Larak aipatu dituen hiru kontzeptuk atentzioa deitu didate, hau da, aurkitzen, interpretatzen eta analizatzen jakin behar dela kontsumitzen duzuna sarean, baina baita honekin batera zure iritzia ematen eta komunikatzen ere jakitea baliagarria dela.Honekin batera, alfabetizazio kritiko digitala ere aipatu du eta honekin batera, hau guztia merkatua dela ere esan du.Beste hainbat kontzeptu edo ideai aipatu ditu, gaur egun errealitatea identifikatzen duenarekin zerikusi handia dutelarik.

Egia esan, lehen aipatu dudan bezala bi bideo hauek ikusita konklusio batera heldu naiz. Batak bestearekin lotura daukate, azken finean, emakume horrek aipatu dituen gauza guztiak youtuben ageri den irudi horietara helduko garelako etorkizun batean. Bestalde esan behar dut,Tiscar Larak esan duen bezala, sare hau merkatu bat da, ez dakigu merkatu horretan dauden irabaziak noren eskuetan bukatzen duten, nork daki zeinen eskuetan dauden diru-sarrera ikaragarri horiek??Galdera hau behin eta berriz galdetzen izan diot nire buruari, erantzun garbirik ez dakidalarik.

Bestalde, argi geratu zaidana da, laster batean guztia sarearen bitarteaz egingo denez, horrenganako jakituria handiagotu egin behar dela, esaterako, klase orduetan egiten dugun saio praktikoa. Hemen burutzen ditugun ekintzak gaizki eginda badaude ere, ez garela lotsatu behar esan du azken finean gu garelako egindako horren autore. Honekin oso ados nago, nahiz eta zuk zerbait egin sarean edo sare honenganako ezjakintasuna hain handia ez izan, ez gara lotsatu behar, gu garelako gure buruaren autore.

Beraz, esan behar dut, Lara andereak egin dituen baieztapen batzuekin ados nagoela baina beste batzuekin ez hain ados, azken finean sare mundu horretara murgiltzeko mezua bidaltzen duelako.

Tiscar Lararen bideoa ondorengo orrialdean aurkitu daiteke:http://blip.tv/file/941956/

No hay comentarios:

Publicar un comentario